0 Comentarios
Kaixo Hona hemen gaurko egunkarian ageri den artikulua, Auzitegi Nazionalean lekuko moduan agertu behar zen lekuko baten ingurukoa. Nahiko interesgarria da erreperesioaren nondik norakoak ezagutzeko.
BERTAN http://politica.elpais.com/politica/2012/02/01/actualidad/1328127677_570039.html BERTAN irakurri dezakezue El Mundo egunkariak gaur dakerren albistea Sevillako aldameneko herri batean aurkitu duten 17 emakume fusilatuen hobiaren inguruko informazioa. Akaso ezaguna egingo zaizue Las 13 rosas filma. Oraingoan emakume hauek las 17 rosas de Gerena bezala ezagutuak izan dira bertako herrietan.
Bideotxo labur bat duzue informazioarekin egindako albiste batena. http://www.elmundo.es/especiales/espana/manuel-fraga/ Gaur arratsaldean Nafarroako Parlamentuan burutu den ekitaldian, Nafarroan errepresaliaturik izandako 60 pertsonen senideei estatuaren partetik onespena jaso dute, hots, memoria historikoaren legearen arabera onartuak izan dira ofizialki erail moduan. Euren ideien alde erailak izan zirela eta hainbat urte ostean legalitatera itzuli dute euren memoria.
BERTAN irakurgai duzue artikulua. Kaixo taldea
Gaurko egunkarian eta aurreneko albistea El Periódico de Cartaluñak argitaratu duelarik, bertze egunkari batzuetan Francoren gorpua "el valle de los caídos"-etik ateratzeko asmoaz doa. Ikusgaia da egunkari ezberdinek egindako tratamenduaz. Batetik zein lekuan paratzen duten, bertzetik zein argazki erabili izan duten eta azkenik albistearen bukaeran irakurgai duzuen iruzkin edo komentarioetan.Oraingoan ikusiko duzue zein den benetako eskuineko ideologiako egunkaria, ezetz asmatu? Hona hemen hiru egunkarietako albiste laburra. Irakurgai adibidez Diario de Noticias BERTAN El mundo BERTAN ABC BERTAN Kaixo Ikasleak Oraingoan albiste baten informazioa plazaratzeko momentua da. Gerra zibila bitartean eta Nafarroan izandako errepresioaren adibide gisa dugu Fortunato Aguirreren kasua. Lizarrako alkatea izana eta bere eginkizun politikoagatik errepresaliatua izan zena. Albistea irakurri eta zuen iritzia eman. Zer iruditu zaizue artikulua? Fortunatoren kasua ezaguna zenuten? Bertze errepresioren berri duzue? Zer iruditzen zaizue memoria historikoaren legea? edo zer iruditzen zaizue familiartekoek gogoetak plazaratzeko eskubideak dituztela eta nolabaiteko justizia soziala eskatzeko eskubiderik dutela edo zuen ustez hobe da gertatutakoa ahanztea? Artikulua Diario de Noticiasesk gaur argitaratua. BERTAN sakatu irakurtzeko. Gaurko bertze egunkari batean ere BERTAN errepresioaren inguruko bertze artikulu bat agertu da. Edo eta BERTAN ikasle baten eskutik jasotako albistea, bertze egunkari batetan agertua. Cádizen aurkituriko hobi baten aurreneko gorpuak. Dirudienez anitz gehiago aurkituko dira, eremu horretan aurreneko kontzentrazio zela bat finkatu zutelako gerra garaian. |
EgileaWrite something about yourself. No need to be fancy, just an overview. Errolda
Septiembre 2015
Gaiak
Todos
|